Gaur klase ordua baño lehen amara berriko irakasle bat etorri da bertako proeiektuei buruz hitz egitera. Gauzak azaltzen jardun du eta ondoren bideo bat jarri du praktika nolako den ikusteko. Interesgarria izan dela komentatu didate ikaskideek; izan ere, lanarengatik ezin izan dut hitzaldira joan.
Hasieran, lanen inguruan hizketan jardun gara. Magis tb-rako egin beharreko klipa nondik nora joan behar duen azaldu digu berriz ere, Joxemik gelan ez baita oso garbi geratu. Bestalde, ikastaroa bukatzeko gutxi falta denez, lanak aurreratzen joan behar dugula esan digu.
Klasean, bideo bat ikusi dugu. Bideo horretan Isparterreko eskola txikiaren proeiktu bat ikusi dugu, Arto Lapurraren ipuina. Herriko ipuinen bilduma egitea zen beraien helburua, haurrek beren aiton amonei garaik ipuinak kontatzeko eskatzen zizkieten. Ipuin horien artean bat aukeratu eta digitalizatu egin zuten, efektuak sartu, musik eta ahotsa txandatu, irudiak sartu... Zatiak nola margotu erabaki behar zuten. Irudiak haurrei eman zizkieten eta haurrek beren ipuina margotzen zuten. gero irudi horiek, eskaneatu eta horiekin power pointa egin zuten. Ondoren, ahotsa grabatu eta irudiarekin lotu zuten eta musika egoki bat jarri zioten. Azkenik, dena enpaketatu eta pps artxibo bat egin zuten.
Emancipación e igualdad: Noam Chomsky
Hace 10 años
No hay comentarios:
Publicar un comentario