Gaurko klasea, areto nagusian izan da. Andoaingo ikastolako Emilio Etxabe etorri da, bertako Ikt-ri buruz eta Ikasys proiektuaren inguruan hitz egitera.
Lehenik eta behin, Aita Larramendi ikastolan erabiltzen duten Ikt-ren inguruan aritu da. Ohiko lanez gain, Ikt bidezko jarduerak ere egiten dituzte Txanela Proiektuari esker. Txanela Proiektu pixka bat azaldu digu eta proiektuaren webgunea aztertzen egon gara. Txanela proiektua, Lehen hezkuntzan erabiltzen den Haur Hekzuntzako Urtxintxa proiektuaren jarraipena da. Bertan, era globalizatuan ingurune, euskara eta plastika lantzen dituzte. Horrez gain, matematika edo ingelesa bezalako gaiak ere lantzen dituzte, modu indibidualean. Web orrialdean, ikasleek eta irakasleek ikus ditzaketen atalak zeintzuk diren ikusi ditugu. Ikasleentzat, Ikt bidezko zenbait jarduera eskura daude, irakasleentzat berriz, jarduera sekuentzia oso bat dago. Jarduera sekuentzia osoa gelan burutu ezin dutenez, irakasleak egin nahi dituen jarduerak aukeratzeko parada ere badu. Horrez gain, gelan behar bereziak dituen ikaslerik baldin badagao, berari egokitutako jarduera sekuentzia ere egin dezake.
Ondoren, Andoaingo ikastolan erabiltzen diren baliabideak azaldu dizkigu. Gelako bloga idazten dute, eta bertan ikasitakoaren inguruan audioa grabatzen dituzte eta blogean jarri. Grabaketa horiek Audacity programaren bidez egiten dituzte. Horrez gain, taldkeo lanak egiteko, Google docs aplikazioa ere erabiltzen dute, bertan dokumentuak eta aurkezpenak egiteko.
Gero Ikasys proiektua azaldu digu. Proiektu hori momentuz ikastola konkretu batzutan eta 4 eta 6.mailako haurrek bakarrik erabiltzen dute. Baina datorren ikasturtean,ikastola eta maila guztietara aplikatuko da. Ikasys proiekturako ikastoleka wifi sarea eta ordenagailu eramangarriak izatea beharrezkoa da. Proiektu honen bidez, haurrek ordenagailuan gai ezberdinen inguruko jarduerak egiten dituzte. Jarduera hauek batez ere, ulermena eta memoria lantzekoak izaten dira. Jarduera horiek, galderak erantzutea, erantzun zuzena aukeratzea edo sailkapen bat egitea izan daitezke, besteak beste. Haurrak astean ordu erdiz, burutzen dute Ikasys proiektua gai bakoitzeko horrela, azkenik egunero ordu erdiz ordenagailu horiek erabiliz.
Irakasleek ondoren, ikasleen lana nolakoa izan den begiratu dezakete. Hau da, jardueran zenbat oker egiten dituen eta oker horiek zeintzuk diren... Izan ere, ordenagailu gutzi horiek eskolako sarearen barruan daudenez, informazio hori guztia irakasleari heltzen zaio.
Hori izan da gutxi gora behera gaurko saioan komentatu dena. Oso interesgarria izan da proiektu horien inguruan gehiago jakitea.
Emancipación e igualdad: Noam Chomsky
Hace 10 años
No hay comentarios:
Publicar un comentario