Gaurko klasean, Joxemik prestatuta ekarri duen programa jarraituz, lehenik eta behin, picasa web erabiltzen hasi gara. Googleko elementua da, eta googleko kure kontutik sartu gara bertara. Argaki album bat egin dugu, argazki bat igoz eta gero argazki hori importatzen ikasi dugu. Hona hemen picasara igotako argazkia, blogera inportatua:
![]() |
De ikt |
Ondoren, web questa nondik nora doan azaldu digu, bere erabilera eta adibide ezberdinak ikusi ditugu. Web questak Estatu Batuetatik datoz eta honako zati hauek ditu: sarrera, lana, garapena, ebaluaketa, ondorioa, gida didaktikoa eta balidabideak. Unitate didaktikotik abiatzen da, denbora edukiak .. lantzen direlako. Beraz, web questen bidez gai ezberdinak lantzeaz gain, haurrek ikerketarako gaitasuna lantzeko aukera ere badute. Elkarrikertuzen Joxemik jarri digun link-ean begiratzen jardun gara, bertan web questen zerrendak baitzeuden. Hor saltxeatzen ibili ostean, hemen duzue haur hezkuntzako haurrei maskotaei buruz zuzendutako web questaren pantaila:
De ikt |
Azkenik, magis telebistaren inguruan jardun dugu hizketan. Joxemik foro bat ireki du elkarrikertuzen horren inguruan, guretzat zer den solidaritatea galdetuz...Orain talde bakoitzak telebista horretarako ze bideoklip egingo duen planteatu beharko du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario