jueves, 28 de mayo de 2009

PROIEKTU ONA - KLIK ETA KLIK

PROIEKTU ONA - KLIK ETA KLIK

MAGIS TB SOLIDARIOA- TANDANACUI ELKARTEA

IKT AZTERKETA

IKT AZTERKETA

Ikastaroaren balorazioa

Aste hauetan zehar ikastaro honetan gauza ezberdin asko ikasteko aukera izan dut. Batetik, teknologia berriek hezkuntzan nola aplikatzen diren eta hauek sortzen duten eragina ere ikusi dugu. Alderdi teorikoez gain, alderdi praktikoa ere asko sakondu dugu.

Alde praktikoan, programa ezbedinak erabiltzen ikasi dugu. Besteak beste, googleren aplikazio ezberdinak (picasa, google docs...), scribd... Blog bat nola sortu eta berau nola erabili ere ikasi eta praktikan jarri dugu.

Ikastaroan zehar, lan ezberdinak planteatu dizkigu Joxemik. Batetik, bakoitzak bere blog pertsonal bat izan eta bertan saioetan egindakoa azaltzea. Ondoren, taldekako lanak egin ditugu. Lehenengo lana, gure praktikaldiko ikastetxeen IKT azterketa egitea izan da eta ondoren, taldekideen eskolen arteko konparaketa bat egitea alor horretan. Bigarren lana, praktika on bat aukeratu eta berari buruzko aurkezpen bat prestatzea, proiektuaren helburuak, alde onak... azalduz. Azkenik, Magis tb solidariorako bideo bat egitea.

Gure taldea, IKT azterketa eta konparazioa Zarauzko La Salle Ikastetxearen eta Azpeitiko Iraurgi Ikastetxearen artean egin dugu. Bestalde, proiektu on bezala Klik eta Klik aukeratu dugu eta azkenik, Magis tbrako egindkao bideoa Tandanacui elkartearen inguruan egin dugu.

Orokorrean, ikastaroa oso atsegina eta baliagarri izan da. Gauza asko ikasteko aukera eman dit.Bestalde, entzundako hitzaldiek ere errealitate teknologiko hau hobeto ezagutzeko parada eman didate. Tamalez, lanean nagoenez, asteazkeneko saioetara joatea ezinezkoa nuen eta beraz, alderdi teorikoari dagokionez edukin batzuk galdu ditut. Ondorioz, nire blogean ere asteazkeneko saioetan egindakoaren hutsunea dago.

Atzo nire taldekideek, aurkezpentxo bat egin zuten gelan ikastaro honen inguruan landutako gauzekin... Lanarengatik joan ezin izan nuenez, gutxi gora bera post honetan ikastaroa niretat ze izan den laburbiltzen saiatu naiz. Jarraian, taldekideek egindako aurkezpena izango da ikusgai:

TEKNOLOGIA BERRIAK aurkezpena

martes, 26 de mayo de 2009

Maiatzak 26

Gaurko saioan, libreki taldeka lanean aritu gara. Taldean bideoak montatzen jardun gara eta batzuk iada magis tbko blogera igo dituzte beren lanak. Guk oraindik bideoa bukatu ez dugunez, ezin izan dugu igo. Gure lanei azken zertzeladak ematen jardun gara.

Ondoren, Joxemik talde bakoitzari ikastaroan zehar egin duguna power point batean gainontzkeo ikasleen aurrean aurkezteko eskatu digu.

martes, 19 de mayo de 2009

Maiatzak 19

Gaurko klasean libre egon gara bakoitza bere taldekideekin egoteko. Taldeka bldu eta bakoitza bere lanak egiten egon da.

martes, 12 de mayo de 2009

Maiatzak 12

Gaurko klasea, areto nagusian izan da. Andoaingo ikastolako Emilio Etxabe etorri da, bertako Ikt-ri buruz eta Ikasys proiektuaren inguruan hitz egitera.

Lehenik eta behin, Aita Larramendi ikastolan erabiltzen duten Ikt-ren inguruan aritu da. Ohiko lanez gain, Ikt bidezko jarduerak ere egiten dituzte Txanela Proiektuari esker. Txanela Proiektu pixka bat azaldu digu eta proiektuaren webgunea aztertzen egon gara. Txanela proiektua, Lehen hezkuntzan erabiltzen den Haur Hekzuntzako Urtxintxa proiektuaren jarraipena da. Bertan, era globalizatuan ingurune, euskara eta plastika lantzen dituzte. Horrez gain, matematika edo ingelesa bezalako gaiak ere lantzen dituzte, modu indibidualean. Web orrialdean, ikasleek eta irakasleek ikus ditzaketen atalak zeintzuk diren ikusi ditugu. Ikasleentzat, Ikt bidezko zenbait jarduera eskura daude, irakasleentzat berriz, jarduera sekuentzia oso bat dago. Jarduera sekuentzia osoa gelan burutu ezin dutenez, irakasleak egin nahi dituen jarduerak aukeratzeko parada ere badu. Horrez gain, gelan behar bereziak dituen ikaslerik baldin badagao, berari egokitutako jarduera sekuentzia ere egin dezake.

Ondoren, Andoaingo ikastolan erabiltzen diren baliabideak azaldu dizkigu. Gelako bloga idazten dute, eta bertan ikasitakoaren inguruan audioa grabatzen dituzte eta blogean jarri. Grabaketa horiek Audacity programaren bidez egiten dituzte. Horrez gain, taldkeo lanak egiteko, Google docs aplikazioa ere erabiltzen dute, bertan dokumentuak eta aurkezpenak egiteko.


Gero Ikasys proiektua azaldu digu. Proiektu hori momentuz ikastola konkretu batzutan eta 4 eta 6.mailako haurrek bakarrik erabiltzen dute. Baina datorren ikasturtean,ikastola eta maila guztietara aplikatuko da. Ikasys proiekturako ikastoleka wifi sarea eta ordenagailu eramangarriak izatea beharrezkoa da. Proiektu honen bidez, haurrek ordenagailuan gai ezberdinen inguruko jarduerak egiten dituzte. Jarduera hauek batez ere, ulermena eta memoria lantzekoak izaten dira. Jarduera horiek, galderak erantzutea, erantzun zuzena aukeratzea edo sailkapen bat egitea izan daitezke, besteak beste. Haurrak astean ordu erdiz, burutzen dute Ikasys proiektua gai bakoitzeko horrela, azkenik egunero ordu erdiz ordenagailu horiek erabiliz.
Irakasleek ondoren, ikasleen lana nolakoa izan den begiratu dezakete. Hau da, jardueran zenbat oker egiten dituen eta oker horiek zeintzuk diren... Izan ere, ordenagailu gutzi horiek eskolako sarearen barruan daudenez, informazio hori guztia irakasleari heltzen zaio.

Hori izan da gutxi gora behera gaurko saioan komentatu dena. Oso interesgarria izan da proiektu horien inguruan gehiago jakitea.