jueves, 28 de mayo de 2009

Ikastaroaren balorazioa

Aste hauetan zehar ikastaro honetan gauza ezberdin asko ikasteko aukera izan dut. Batetik, teknologia berriek hezkuntzan nola aplikatzen diren eta hauek sortzen duten eragina ere ikusi dugu. Alderdi teorikoez gain, alderdi praktikoa ere asko sakondu dugu.

Alde praktikoan, programa ezbedinak erabiltzen ikasi dugu. Besteak beste, googleren aplikazio ezberdinak (picasa, google docs...), scribd... Blog bat nola sortu eta berau nola erabili ere ikasi eta praktikan jarri dugu.

Ikastaroan zehar, lan ezberdinak planteatu dizkigu Joxemik. Batetik, bakoitzak bere blog pertsonal bat izan eta bertan saioetan egindakoa azaltzea. Ondoren, taldekako lanak egin ditugu. Lehenengo lana, gure praktikaldiko ikastetxeen IKT azterketa egitea izan da eta ondoren, taldekideen eskolen arteko konparaketa bat egitea alor horretan. Bigarren lana, praktika on bat aukeratu eta berari buruzko aurkezpen bat prestatzea, proiektuaren helburuak, alde onak... azalduz. Azkenik, Magis tb solidariorako bideo bat egitea.

Gure taldea, IKT azterketa eta konparazioa Zarauzko La Salle Ikastetxearen eta Azpeitiko Iraurgi Ikastetxearen artean egin dugu. Bestalde, proiektu on bezala Klik eta Klik aukeratu dugu eta azkenik, Magis tbrako egindkao bideoa Tandanacui elkartearen inguruan egin dugu.

Orokorrean, ikastaroa oso atsegina eta baliagarri izan da. Gauza asko ikasteko aukera eman dit.Bestalde, entzundako hitzaldiek ere errealitate teknologiko hau hobeto ezagutzeko parada eman didate. Tamalez, lanean nagoenez, asteazkeneko saioetara joatea ezinezkoa nuen eta beraz, alderdi teorikoari dagokionez edukin batzuk galdu ditut. Ondorioz, nire blogean ere asteazkeneko saioetan egindakoaren hutsunea dago.

Atzo nire taldekideek, aurkezpentxo bat egin zuten gelan ikastaro honen inguruan landutako gauzekin... Lanarengatik joan ezin izan nuenez, gutxi gora bera post honetan ikastaroa niretat ze izan den laburbiltzen saiatu naiz. Jarraian, taldekideek egindako aurkezpena izango da ikusgai:

TEKNOLOGIA BERRIAK aurkezpena

No hay comentarios:

Publicar un comentario