Gaur gelan, bi bideo hauek ikusi ditugu. Bi bideo hauten gaur egungo teknologiak gure gizartean duen tokia erakusten zaigu. Bideoak ikusi ondoren, gelan ikasle batzuren iritzia entzun dugu eta gaiari buruz zertxobait eztabaidatu dugu.
Lehenengo bideoan, teknologiak hezkuntzan duen garrantziaz hitz egiten du. Etorkizun batean , dena teknologiaren bidez ikasteko aukera izango dela erakusten digu bideo honetan Microsoft-ek. Beraiek diotenez, modu horretan, edozeinek edozein tokitan ikasi dezake. Baina pertsona guztiek jaos al dezakete horrelako heziketa bat? Horrelako hezkuntza bat jasotzea,ez dago edozein pertsonaren eskura; hasteko, hezkuntza hori jasotzeko beharrezko material hori oso garesti izango baita. Baina eskolan dana ordengailu bidez lantzean, beste ikaskideekiko harremana gutxitu egin daiteke.
Bigarren bideoan berriz, kultura honetan teknologia berrien garrantziaz aritzen da. Gainontzekoekin harremanetan jartzeko beharrezkoak ditugula dio mobila, posta elektronikoa besteak beste. Horrez gain, teknologia mailan gaitasun batzuk behar ditugula dio. Bideoan diona, azken finean guk ere teknologiarne produkzio horretan parte hartzen dugula; facebook edo tuentiaren bidez, esaterako. Kontziente izan gabe, jende askok hartzen duela parte produkzio horretan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario